ZERBITZUAK
Begien Osasuna eta Optometria
Ba ahal zenekien ingurunean dagoen kutsadugaragatik, gailu elektronikoen aurrean denbora gehiegi egoteagatik, alergiengatik... Begien Osasun arazoak dituzten pazienteen portzentaia igo egin dela? Sintoma deseroso hauei aurre egiteko baliabideak ditugu.
LANDAKO OPTIKAn ikusmenaren azterketa egokia egitea dugu helburu, paziente bakoitzaren beharrei konponbide egokiena emateko.
KONTAKTOLOGIA
Material eta Diseinu ezberdinetako ukipen-lenteak egokitzen ditugu.
Ukipen-lenteek, Keratokonoak, Kornea-Irregularrak eta Nistagmusa diren arazo zehatzak tratatzea ahalbidetzen dute.
Miopiaren kontrola posible egiten duten ukipen-lenteak ere badaude: ORTO-K.
IKUSMEN TERAPIA
Heltzen zaigun informazioaren %75 eta %90 artean ikusmenaren bitartez heltzen zaigu. Horregatik, oso garrantzitsua da eskola errendimendu ona izateko ikusmen trebetasun egokiak izatea.
Ikusmen terapiak ikusmen trebetasuna hobetzen du: Ikusmen Binokularra, Akomodazioa eta Begien Mugikortasuna.
IKUSMEN MURRIZTUA
Pertsona bati zuzenketa optiko hoberena aplikatu ostean, hoberen ikusten duen begian, 0,3 neurriko Ikusmen Zorroztasuna edo 20º baino gutxiagoko Ikusmen Eremua duenean, Ikusmen Murriztua duela esan ohi da.
Gure helburu nagusia, Ikusmen Murriztua duen pertsona batek, geratzen zaion Ikusmen Hondarra laguntza optikoak erabiliz aprobetxatzea da: Filtroak, Lupak, Laguntza Elektronikoak…

